eu
Libros
Itxaro Borda

Hiruko

Narrazio hauek euskaldunen eta diogun euskaldunen etsaien gatazka denboraren arteka isilaren aterpetik bermatzen dira. Argi dago bi denbora finkoak gerlan daudela eta ematen du Hiruko hau osatzen duten hiru testuak lubaki abandonatu eta bakartitik idatziak direla: zartailuen eta garaipen deiadar harroen erditik, noizbait izatera heldu litekeen ahots umil eta biluzi. Gurutze Gorriarekiko bandera zuri bat? Agian, gurean, gureari eta gure bortizkeriak kutsatzear dituen gure hitzekin gogoetatzeko ildoaren irekitzea. Herriak bizi behar du istorioan zehar, askapen borrokaren mistikak nola gazte bat sura daraman ikusten da. Ipuin baten gisa irakur daitekeen Harpe ilunetik ateratzeko saio laburrean, batzuetan dudazkoa den euskaldunon legearekiko egin-moldearen anbiguotasuna ikertzen da. Elpides antzerki giroko testuan, hondarrik, gerla handi eta gerla txikiekiko sofista solas ironiko-sarkastikoa hedatzen da, gaiarekiko premiazkoa genukeen irri-karkara erraldoi. Nazionalismoak sorraraz dezakeen izpiritu-hertsatze ekintzaren aipatzeko beraz, autoreak hiru forma literario baliatzen ditu: narrazioa, saioa eta antzerkia. Irakurleak testu hauetan, gainera, liburuetan kausitzea gustatzen zaion harremanen biolentzia, sexua, biziaren huts zein bakuntasuna eta umorea atzeman ditzake besteak beste. Zergatik ez gaiztakeria politiko apur bat, halaber, ohituraz jadanik, lo zurrungaz dagoen geure baitako piztia ideologikoa akuilu xixtaz iratzarrarazteko bezala.
133 páginas impresas
Propietario de los derechos de autor
Bookwire
Publicación original
2020
Año de publicación
2020
Editorial
Alberdania
¿Ya lo leíste? ¿Qué te pareció?
👍👎
fb2epub
Arrastra y suelta tus archivos (no más de 5 por vez)