eu
Libros
Joseba Azkarraga

Berandu baino lehen

Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak.
Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza.

Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, “psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa”. Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.
284 páginas impresas
Propietario de los derechos de autor
Bookwire
Publicación original
2009
Año de publicación
2009
Editorial
Alberdania
¿Ya lo leíste? ¿Qué te pareció?
👍👎
fb2epub
Arrastra y suelta tus archivos (no más de 5 por vez)