eu
Libros
Goiatz Labandibar

Amez

Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz,
alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin
dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…
Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere,
jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez.
Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz
nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri
begiratzen diote bereziki.
Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak
dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian
murgiltzen direnak…
Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik.
Eta helburua lortzen dute, zinez.
88 páginas impresas
Propietario de los derechos de autor
Bookwire
Publicación original
2022
Año de publicación
2022
Editorial
Alberdania

Otras versiones

¿Ya lo leíste? ¿Qué te pareció?
👍👎
fb2epub
Arrastra y suelta tus archivos (no más de 5 por vez)